Lea-Artibaik eta Uribe Kostak jokatuko dute BBK Sariketako finala

2015/03/24
Gaur goizean jokatu da azken finalaurrekoa Sopelako Ander Deuna ikastolan; Uribe Kostako taldeak irabazi dio Busturialdeari oso alde txikiarekin, eta horrela, egueneko finalera sailkatzea lortu du.

Honenbestez, erabakita daude 2015ko Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finalistak: Lea-Artibai eta Uribe Kosta.

Gaur goizean jokatu da aurtengo sariketako azken finalaurrekoa Sopelako Ander Deuna ikastolan. Lehenengoz heldu da Bertsolari Gazteen BBK sariketa Ander Deunara, gainera. Uribe Kostako eta Busturialdeko taldeek kantatu dute, eta etxeko taldea izan da irabazlea.

Gaurko saioan gai-emailea Olatz Larrinaga Caballero izan da eta ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

Gaztetxoetan, 18 urtera artekoetan:

BBK sariketa Sopela 2015-03-24

 Uribe-Kosta:

  • Maider Barañano Uribarri
  • Aritz Landeta Terceño
  • Unai Mendiburu Valor

Busturialdea:

  • Eneko Aldana Carrasco
  • Asier Galartza Garai
  • Lurdes Ondaro Maiea

Gazteetan, 24 urtera artekoetan:

BBK sariketa Sopela 2015-03-24

Uribe-Kosta:

  • Peio Arondo Barandiaran
  • Paule Loizaga Legarra
  • Imanol Uria Albizuri

Busturialdea:

  • Nagore Beitia Tellaetxe
  • Mikel Retolaza Etxebarria
  • Koldo Gezuraga Seijido

Giro ederrean joan da saioa, eta azkenean, Uribe Kostako taldeak irabazi du 408 puntugaz; Busturialdeak, ostera, 405,50 puntu lortu ditu.

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala martxoaren 26an, eguena, jokatuko da, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.