BBK Sariketako finala eta urteurren jaia ospatuko ditugu eguenean
guen honetan, abenduaren 1ean, 18:00etatik aurrera, jokatuko da Bertsolari gazteen XXX. BBK Sariketaren finala BBK Salan (Bilbon). Azaroaren 7an hasi zen aurtengo bertsolari gazteen sariketa Markina-Xemeinen. Ordutik 4 kanporaketa eta 2 finalaurreko joan dira, eta Lea-Artibai eta Durangaldea taldeek lortu dute finalera iristea. 8 eskualdek hartu dute parte aurten ere, eta saioak ikastetxeetan eta udal eraikinetan egin dira.
Aurten, gainera, 30 urte beteko ditu sariketak eta hori ospatzeko BBK Salan bertan jaia egingo dugu. Jaian, besteak beste, eskualde bakoitzeko bertsolari batek kantatuko du. Ondorengoa izango da eguneko egitaraua:
- 18:00etan finala: Lea-Artibai eta Durangalgaldea
- 20:00etan sari banaketa eta bertso idatziak IBON IZAren ahotik
- 20:30ean brindisa
- 21:15ean bertso saioa: NEREA IBARZABAL, IGOR ELORTZA, OIHANA BARTRA, JONE URIA, ASIER ALCEDO, ONINTZA ENBEITA eta ETXAHUN LEKUE. Gai-emaileak IDOIA ANZORANDIA eta IGOR MENIKA.
Saiora etortzeko dei berezia egin gura diogu publikoari, urte hauetan guztietan egindako bidea merezi duen moduan ospatzeko. Sarrera doakoa izango da.