Lea-Artibai BBK Sariketako finalista
Durangoko Frai Juan de Zumarraga Institutuan jokatu da gaur goizean BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoa. Lea-Artibaiko eta Durangaldeko taldeek jokatu dute saioa, eta Lea-Artibaiko taldea izan da irabazlea.
Gaztetxoen mailan, Lea-Artibaiko taldetik, Aitor Ruiz, Graxi Arregi eta Naroa Loiola aritu dira bertsotan. Durangaldeko taldetik, ostera, Iruri Altzerreka, Peio Azkarate eta Txaber Altube.
Gazteen mailan, berriz, Lea-Artibaiko Aissa Intxausti, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabal aritu dira kantuan; Durangaldetik, Ander Aldazabal, Ander Gerrikaetxebarria eta Aitor Bizkarra.
Danera, Lea-Artibaik 405 puntu lortu ditu; Durangaldeak, ostera, 388,5.
Horrela, Lea-Artibaiko taldeak martiaren 28an Bilboko Kafe Antzokian jokatuko den finalerako txartela lortu du. Bigarren finalistak martiaren 25ean erabakiko dira Igorren.