Lea-Artibai BBK Sariketako finalista
2015/03/17
Arratia/Txorierriren kontra finalaurrekoa jokatu ostean sailkatu da Lea-Artibai Bilbon martxoaren 26an jokatuko den finalera; beste finalista martxoaren 24an erabakiko da Sopelan.
Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean jokatu da gaur goizean Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoa. Lea-Artibaiko eta Arratia/Txorierri taldeek jokatu dute saioa, eta Lea-Artibaiko taldea izan da irabazlea.
Gaztetxoen mailan (18 urtera arte):
Lea-Artibaiko taldetik:
- Aitor Ruiz Urizar
- Iker Apraiz Solaguren
- Aissa Intxausti Aburruza
Arratia/Txorierre taldetik:
- Leire Amenabar Larrañaga
- Lur Ziarrusta Intxaurtza
- Jon Larrabide Fuldain
Gazteen mailan (24 urtera arte):
Lea-Artibaiko taldetik:
- Jone Larrinaga Dañobeitia
- Alexander Idoeta Anakabe
- Nerea Ibarzabal Salegi
Arratia/Txorierri taldetik:
- Illart Gumuzio Larrazabal
- Irati Astondoa Zuluaga
- Malen Amenabar Larrañaga
Danera, Lea-Artibaik 411 puntu lortu ditu; Arratia/Txorierrik, ostera, 405.
Horrela, Lea-Artibaiko taldeak martiaren 26an Bilboko Kafe Antzokian jokatuko den finalerako txartela lortu du. Bigarren finalistak martiaren 24ean erabakiko dira Sopelan.