Lea-Artibai BBK Sariketako finalista

2014/03/19
Durangaldearen kontra finalaurrekoa jokatu ostean sailkatu da Lea-Artibai Bilbon martxoaren 28an jokatuko den finalera; beste finalista martxoaren 25ean erabakiko da Igorren.

Durangoko Frai Juan de Zumarraga Institutuan jokatu da gaur goizean BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoa. Lea-Artibaiko eta Durangaldeko taldeek jokatu dute saioa, eta Lea-Artibaiko taldea izan da irabazlea.

Gaztetxoen mailan, Lea-Artibaiko taldetik, Aitor Ruiz, Graxi Arregi eta Naroa Loiola aritu dira bertsotan. Durangaldeko taldetik, ostera, Iruri Altzerreka, Peio Azkarate eta Txaber Altube.

Gazteen mailan, berriz, Lea-Artibaiko Aissa Intxausti, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabal aritu dira kantuan; Durangaldetik, Ander Aldazabal, Ander Gerrikaetxebarria eta Aitor Bizkarra.

Danera, Lea-Artibaik 405 puntu lortu ditu; Durangaldeak, ostera, 388,5.

Horrela, Lea-Artibaiko taldeak martiaren 28an Bilboko Kafe Antzokian jokatuko den finalerako txartela lortu du. Bigarren finalistak martiaren 25ean erabakiko dira Igorren.