Lan eskaintzak. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Transmisio eragilea eta administrari laguntzailea behar ditu
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak lanpostu birako deialdia egin du: trasmisio eragiletzarako lanpostua eta administrari laguntzaile lanpostua.
Lan eskaintza baterako zein besterako interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2015eko otsailaren 6a baino lehen ondorengo helbidera: bizkaia@bertsozale.eus
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezua helbide berera, edo deitu 94 681 27 11 telefono zenbakira.
Lanpostu bakoitzeko xehetasun gehiago, hemen:
TRANSMISIO ERAGILEA
Lanpostuaren zeregina eta eginkizunak:
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen transmisio eragilea. Alor nagusiak: aisialdia, bertso eskolak eta eskualdeen koordinazioa.
Eginkizun nagusiak
- Aisialdi zein sustapen arloan abian diren proiektu eta egitekoen koordinazioa eta kudeaketa (Eskolarteko Txapelketa, barnetegiak, Bertso saioak…)
- Lan-talde baten ardura: koordinazio lana, batzarrak gidatu eta antolatu
- Harremana eta elkarlana: Bertso eskolekin, erakundeekin, hainbat sail eta batzodeekin…
- Erabaki estrategikoetan parte hartu
- Balorazioak eta memoriak egin
Eskatzen da
- Bertsolaritzaren hurbileko ezagutza
- Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak
- Eskarmentua antzeko lanetan; antolakuntza, koordinazioa, kontrola, Giza Baliabideen kudeaketa…
- Gida baimena eta autoa
- Ofimatika maila ona
- Jarrera konprometitua, izaera planifikatua eta dinamikoa, jendaurreko harremanetarako gaitasuna
- Euskara maila ona
Eskaintzen da
- 6 orduko lanaldia Durangoko egoitzan
- Hasteko aurreikusitako data: 2015eko martxoaren 2a
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA
Lanpostuaren zereginak eta eginkizunak:
- Bizkaiko Bertsozale Elkartearen administrazio lanak egitea
Eginkizun nagusiak
- Adminsitrazio lan orokorrak
- Telefono eta postaren ardura
- Artxiboaren antolaketa (paperekoa zein digitala)
- Aurrekontuak eta fakturazioa: prestaketa, bidalketa eta jarraipena (dagokion sailaren ardurapean)
- Kudeaketa orokorra: helbideen zerrendak gaurkotzea, programa informatikoen eguneratzea eta segurtasun kopiaren kudeaketa
- Diru zaintza: kutxako mugimenduen jarraipena, idazkariari kontabilitaterako dokumentazioa prestatzea eta artxibatzea
- Prozedura administratiboa: diru laguntzak kudeatzea eta zuriketak egitea
- Sortu daitezkeen bestelako lanak
Eskatzen da
- Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak
- Eskarmentua antzeko lanetan
- Euskara maila ona
- Gida baimena eta autoa
- Ofimatika maila ona
- Jarrera konprometitua, izaera planifikatua eta dinamikoa
Kontutan hartuko da
- Euskal kulturgintzaren eta bertsolaritzaren inguruko ezagutza
- Herri mugimenduetan eskarmentua
Eskaintzen da
- ·Lanaldi erdiko kontratua Durangoko egoitzan
- ·Hasteko aurreikusitako data: 2015eko martxoaren 2a