Lan eskaintza. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak transmisio eragilea behar du
2013/09/13
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak transmisio eragilea behar du aldi baterako ordezkapena egiteko. Curriculumak bidaltzeko epea: irailaren 24ra arte.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak ERAGILEA kontratatu nahi du
Egiteko nagusiak:
- Abian diren proiektu eta egitekoen koordinazioa eta kudeaketa.
- Erakundeekin harremana izan.
- Erabaki estrategikoetan parte hartu.
- Elkarteko lan taldea kudeatu.
- Aurrekontuak egin eta jarraipena egin.
- Erabakigune ezbardinen koordinazinoa.
- Batzarrak gidatu eta antolatu.
- Komunikazino arloa gainbegiratu.
- Beste herrialdeetako elkarteekin harremana izan eta batzorde ezberdinetan parte hartu.
- Protokolo kontuak eraman.
- Balorazinoak eta memoriak egin.
- Ekintzen antolaketa (Topaketa, barnetegi, Bertso saio, txapelketak…).
Eskatzen da:
- Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak izatea
- Eskarmentua izatea antzeko lanetan; antolakuntza, koordinazioa, kontrola, Giza Baliabideen kudeaketa…
- Gida baimena eta autoa izatea
- Ofimatika menperatzea
- Izaera aldetik; jarrera konprometitua, izaera planifikatua eta dinamikoa, jendaurreko harremanetarako gaitasuna izatea
- Euskara maila ona izatea
Kontuan hartuko dira:
- Bertsolaritzaren inguruko ezagutza
- Gizarte mugimenduetan eskarmentua.
- Komunikazio lanetan eskarmentua.
Eskaintzen da:
- Kontratu mota: jardun osoa
- Kontratu iraupena: 8 hilabete
- Hasteko aurreikusitako data: 2013ko urria
Curriculumak bidaltzeko:
- Helbidea: bizkaia.transmisioa@bertsozale.com
- Epea: 2013/09/24
Hautatzeko frogak egingo dira, beharrezkotzat jotzen den kasuetan.