Lan eskaintza: administrari teknikaria
2022/07/19
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Administrari Teknikaria behar du. Proposamenak jasotzeko azken eguna abuztuaren 24a izango da.
Lanpostuaren zereginak eta eginkizunak:
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen administrazio eta kudeaketa lanak egitea.
Eginkizun nagusiak
Hauek dira, BBEko arduradun orokorraren aholkularitza eta gidaritzapean, zein gainontzeko herrialdeetako lankideekin elkarlanean, gauzatu beharreko eginkizun nagusiak:
- Elkartearen egoera ekonomikoaren inguruko informazioa eguneratuta izan.
- Hezkuntza zerbitzuaren kalitatea bermatzeko lanak egin: harremanak erakunde publikoekin eta ikastetxeekin, aurrekontuak prestatu, fakturazioa…
- Elkarteko proiektu orori dagozkion idazkaritza lanak: txapelketak eta bestelakoak.
- Hezkuntzako lan-taldearen kudeaketa.
- Diru laguntzen eta hitzarmenen kudeaketa.
- Altxortegiaren jarraipena (zordunen jarraipena, ordainketak…).
- Bestelako idazkari lanak.
Eskatzen da
- Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak (Enpresa zientziak, Ekonomia, Humanitateak eta enpresa…) edota eskarmentua antzeko lanetan.
- Euskara maila altua (EGA edo baliokidea).
- Informatika ezagutzak: Ofimatika (excel maila altua, word…), drive, internet, posta elektronikoa…
- Gida baimena eta ibilgailua.
Lanpostuan jarduteko gaitasunak/ konpetentziak
- Harremanetarako, komunikaziorako, gaitasuna.
- Talde lanean beharra egiteko gaitasuna.
- Izaera planifikatua, ordenatua, ekintzailea eta dinamikoa.
Kontuan hartuko da
- Euskal kulturgintzaren eta bertsolaritzaren inguruko ezagutza.
- Herri mugimenduetan eskarmentua.
- ERP kontable batekin lan egin izana.
Eskaintzen da
- Lanaldi osoko kontratua Durangoko egoitzan.
- Hasteko aurreikusitako data: 2022ko urria.
- Soldata: urtean 31.645,32€ gordin.
Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2022ko abuztuaren 24rako ondorengo helbidera:
bizkaia@bertsozale.eus
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 94 681 27 11 telefono zenbakira.