Kirikiño eta Deustu ikastoletako gazteek kafe antzokiko oholtza bete zuten atzo

2017/05/10
Atzo izan zen Eskolatik oholtzara ekimenaren 3. edizioa Bilbon. Deustu eta Kirikiño ikastoletako 90 gazte inguru igo ziren Kafe Antzokiko oholtzara, eta bertsoa, kantua eta antzerkia uztartu zituzten.

Eskolatik Oholtzara egitasmoaren hirugarren edizioa izan da aurtengoa, eta Kirikiño Ikastola eta Deustuko ikastolako gaztetxoak igo dira oholtzara. 

2017-05-09 eskolatik oholtzara

Proiektu hau Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Zenbat Garak antolatzen dute, elkarlanean, eta helburu nagusia, Bilboko ikasgeletan bertsolaritza lantzen dabiltzan gaztetxoei egiten duten behar handia erakusteko aukera eskaintzea da, hau da, eskolatik oholtzara pasatzeko aukera eskaintzea da. 

2017-05-09 eskolatik oholtzara

Ikastetxe bietako 6. mailako ikasleak igo ziren oholtzara, taldeka, eta bakoitzak bere bertso ikuskizuna eskaini zuen, bertaratutakoen gozagarri.

2017-05-09 eskolatik oholtzara

Horrez gain, kantaldia ere izan genuen Oier Ponce musikariak lagunduta.

2017-05-09 eskolatik oholtzara

Bat-batean bertsotan Malen Amenabar eta Etxahun Lekue aritu ziren. 

2017-05-09 eskolatik oholtzara

Hau dena gidatzen Jone Larrinaga eta Josu Telleria aritu ziren.

Hau dena gidatzen Jone Larrinaga eta Josu Telleria aritu ziren.

Zorionak parte hartzaile guztiei egindako beharragatik, bai bertsolaritza ikasleei, eta baita bertsolaritza irakasleei ere! Datorren urtera arte!

 Hau dena gidatzen Jone Larrinaga eta Josu Telleria aritu ziren.

Hau dena gidatzen Jone Larrinaga eta Josu Telleria aritu ziren.