Kelmene Abaitua da 2024ko Bizkaiko Eskolarteko txapelduna
zkaiko eskolarteko bertso idatzien finala eta bat-bateko finala jokatu dira gaur goizean Arrigorriagako eskolan. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena da eskolartekoa.
Goizeko 10:00etan 200 parte hartzaile batu dira idatzizko finala jokatzeko. Aurretik ikastetxe eta herrietan egin dituzte aurrekanporaketak. LH5etik batxilergora arte, mailaka jokatzen da idatzizkoa [saridunak, behean].
Ostean, 11:30ean hasita, bat-bateko finala jokatu dute zortzi finalistek. Aurten 18 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta hiru kanporaketa jokatu dira. Horietatik zortzi heldu dira, esandako moduan, finalera:
- Aiala Irurtia Montero (Arantzazu)
- Eider Fernandez Aranburu (Bermeo)
- Ekhi Zuluaga Intxaurbe (Igorre)
- Enara Gallastegi Barrenetxea (Dima)
- Garazi Uriarte Alonso (Berriz)
- Iradi Barrenetxea (Artea)
- Kelmene Abaitua Isazelaia (Berriz)
- Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza)
Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin dute gazteek eta, ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horiek egin ostean, Ekhi Zuluaga eta Kelmene Abaitua izan dira puntu gehien batu dituzten bi bertsolariak eta, beraz, buruz-burukora sailkatu direnak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan dute atal honetan.
Buruz burukoa jokatu ostean, Kelmene Abaituak batu ditu puntu gehien eta 2024ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu du. Txapela Oihana Bartra Arenas bertsolariak ipini dio txapeldunari.
Buruz burukoa jokatu duten bertsolari biak, ekainaren15ean Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.
Bat-bateko finalean aurkezle beharretan Igor Menika Bengoetxea aritu da. Epaimahaia Mirari Azula Aurrekoetxea, Ainhoa Arregi Elosua eta Juanjo Respaldiza Ozaetak osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Ariane Elejabarrieta aritu da.
Sari banaketa
Eguerdian sari banaketa ekitaldia egin da eskolan bertan. Ekitaldian hurrengoek parte hartu dute:
- Belate Olabarria Astobiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria
- Josune Bañales Regulez Bizkaiko ikastolen lurralde batzarreko lehendakaria
- Txapeldunari, esandako moduan, Oihana Bartra Arenas bertsolariak jantzi dio txapela.
Idatzizko sariketako saridunak:
LH 5
1. Saria: Laia Azkona Intxausti. Muskizko ikastola. Muskiz
2. Saria: Urko Ibañez Terreros. Eduardo Eskartzaga. Gordexola
3. Saria: Markel Marcos Ros. Betiko Ikastola. Leioa
LH 6
1. Saria: Araitz Elortza Gastañazatorre. Maiztegi ikastetxea. Iurreta
2. Saria: June Gondra Bilbao. Eleizalde ikastola. Bermeo
3. Saria: Amaia Atxalandabaso. Legarda eskola. Mungia
DBH1
1. Saria: Jare Baliño Campelo. Solokoetxe BHI. Bilbo
2. Saria: Maia Etxabe Goikoetxea. Txorierri BHI. Derio
3. Saria: Maddi Vilela Mujika. Andra Mari Ikastola. Zornotza
DBH2
1. Saria: Malen Ibarzabal Gerrikagoitia. Markina BHI. Ziortza-Bolibar
2. Saria: Ekain Menika Iruarrizaga. Arratia BHI. Arantzazu
3. Saria: Amaiur Betanzos Caminos. Urretxindorra ikastola. Bilbo
DBH3-DBH4-Batxilergoa
1. Saria: Joseba De Rueda Berazaluze. Juan Orobiogoitia. Iurreta
2. Saria: Libe Arauzo Bilbao. Arratia BHI. Igorre
3. Saria: Beñat Enbeita Basterra. Seber Altube. Gernika-Lumo
Zorionak eskolarteko parte hartzaile guztioi!
Hemen eguneko argazki galeria, gozatu!
Egunak taldekako finalaurrekoekin eta finalarekin jarraitu du.