Kandelario lario, Hatxari ura dario...
Eguzkibegi ikastolako bosgarren mailako ikasleak "Kandelario lario, Hatxari ura dario, errotari uruna, hauxe da guk behar doguna" kanta herrikoi ezaguna abesten dute urtero.
Gu ere bertsotan egitasmoaren barruan, neguko eskea jorratzen den unitate didaktikoaren baitan, gelaz gela abestera ateratzen dira umeak. Izan ere garai batean, otsailaren 2an, Kandelario egunez kandelak eta argizariak bedeinkatzen ziren, urtean zehar, horren beharra bazegoen, erabiltzeko.
Gaur egun, esan bezala, neguko eskeko koplak eta ohiturak entzutea eta abestea dute helburu Eguzki Begi ikastolan.
Horrela dio Kandelario egunean Eguzkibegi ikastolako ikasleen abestiak:
“Kandelarioz euria
Laster da udabarria.
Kandelarioz aterri
Negua dator atzeti.
Kandelario lario
Hatxari ura dario,
Errotari uruna
Hauxe da guk behar doguna.
Kandelarioz eguzki
Negua dago aurreti,
Kandelarioz edurra
Joan da neguaren bildurra.
Kandelarioz bero
Negua dauko gero,
Kandelario hotz
Negua joan da motz.
Kandelario lario
Hatxari ura dario,
Makatzari madari
Eustsi Peru hankeari.”