June Diazek irabazi du Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketa
2021/05/04
Gaur jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketa; guztira sei gaztetxo oholtzaratu dira Algortan jokatu den saioan.
Martxan dago Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketa. Gaur jokatu da lehenengo kanporaketa Algortan, eta sei gaztetxok parte hartu dute bertan. Puntu gehien batu dituena June Diaz izan da.
Hauek izan dira sei parte hartzaileak:
- Haizea Telleria
- June Diaz
- Maddi Askaiturrieta
- Maialen Lago
- Oier Mendiolagoitia
- Unai Intxausti
Gai-emaile lanetan Iñaki Iturriotz aritu da, eta epaileak Alaitz Etxanobe, Miriam Juaristi eta Ander Arrien izan dira. Idazkaria Idoia Anzorandia izan da.
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak hiru kanporaketa izango ditu. Ondorengoak dira hurrengo bi kanporaketak:
- Maiatzak 5, 17:00etan, Durangon, Kurutziaga ikastolan
- Maiatzak 10, 17.00etan, Gernika-Lumon, Astra Kulturgunean
Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 29ean jokatuko da Igorreko Lasarte Aretoan.