June Diazek irabazi du Bizkaiko eskolarteko bigarren kanporaketa
Martxa onean jarraitzen du Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketak. Gaur jokatu da bigarren kanporaketa Bilboko Euskaren Etxean eta zortzi gaztetxok parte hartu dute bertan. Puntu gehien batu dituena June Diaz izan da.
Hauek izan dira zortzi parte hartzaileak:
- Andrea Bañuelos
- June Diaz
- Amaiur Galdos
- Naia Martin
- Maialen Lago
- Goizane Saratxaga
- Haizea Telleria
- Naia Ruiz De Arbulo
Gai-emaile lanetan Arkaitz Zipitria aritu da, eta epaileak Ainhoa Arregi, Juanjo Respaldiza eta Mirari Azula izan dira. Idazkaria Ander Elortegi izan da.
Bizkaiko Eskolarteko hirugarren eta azken kanporaketa maiatzaren 17an izango da Igorreko Lasarte aretoan. Saioa, aurreko kanporaketak bezala, arratsaldeko 17:00etan izango da.
Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 27an jokatuko da Gernika-Lumoko Astran. Goizeko 10:00etan eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.