Janire Arrizabalagak irabazi du Bizkaiko eskolarteko hirugarren eta azken kanporaketa
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa jokatu da gaur Gernika-Lumon. Gaurko saioan puntu gehien batu dituen bertsolaria Janire Arrizabalaga izan da, eta beraz, finalerako txartela zuzena lortu du.
Ondorengo hamar gazteak izan dira gaurko protagonistak:
- Aitzol Unzueta
- Amaiur Galdos
- Ariane Sololuze
- Izaro Bilbao
- Ixone Asategi
- Janire Arrizabalaga
- Jokin Ansotegi
- Naroa Jaio
- Sara Asenjo
- Ziara Larrinaga
Gai-emaile lanetan Xabier Enbeita aritu da eta epaimahaia Graxi Arregik, Ander Arrienek eta Alaitz Etxanobek osatu dute. Idazkari lanetan, berriz, Idoia Anzorandia aritu da.
Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketak hiru kanporaketa izan ditu, eta puntu gehien batu dituzten zortzi bertsolari hauek izango dira, datorren maiatzaren 29an, Igorreko Lasarte Aretoan jokatuko den finalean abestuko dutenak:
- June Diaz
- Ander Sarriugarte
- Janire Arrizabalaga
- Araitz Katarain
- Ixone Asategi
- Izaro Bilbao
- jokin Ansotegi
- Peio Lago
Finalerako gonbidapenak laster eskuratu ahalko dira. Informazioa www.bertsozale.eus/bizkaia atarian jarriko dugu. Aforoa mugatua izango da eta lekuak bukatzen direnean ez da sarrerarik eskuratzeko aukerarik izango. Adi albisteei.