Jai giroan ospatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa Getxoko Fadura Kiroldegian

2016/05/22
Goizean bertso idatzien finala egin da lehenengo; gero, bat-bateko finala jokatu da, eta Txaber Altubek jantzi du txapela, Unai Mendiburugaz buruz-burukoa jokatu ostean.

Oinak buruan lelopean egun biribila ospatu da gaur goizean Getxoko Fadura aretoan. Bertsoaren bueltan olgetan ibili dira gazteak.

Goizean, idatzizko finala jokatu da lehenengo (beherago irabazleen izenak). Aretoa Bizkaia osoko gazteekin bete da.

Ostean, bat-bateko finala jokatu da. Finalistak, hurrengoak izan dira:

  • Aritz Landeta Terceño (Algortako Bertsolari Eskola)
  • Beñat Bilbao Landa (Lilibertso Bertso Eskola)
  • Bittor Altube Sarrionandia (Durangoko Bertso Eskola)
  • Eneko Barruetabeña Bilbao (Durangoko Bertso Eskola)
  • Gorka Pagonabarraga Agorria (Durangoko Bertso Eskola)
  • Iruri Altzerreka Martinez (Berrizko Bertso Eskola)
  • Txaber Altube Sarrionandia (Durangoko Bertso Eskola)
  • Unai Mendiburu Valor (Algortako Bertsolari Eskola)

 

Buruz burukoa Unai Mendiburuk eta Txaber Altubek jokatu dute, eta azkenean, Txaber Altubek jantzi du aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela.

Gaurkoa kontuan hartuta, Txaberrek eta Unaik ekainaren 4an Ereñotzun (Gipuzkoa) jokatuko den Euskal Herriko finalean kantatuko dute.

Saioaren ostean sari banaketa ekitaldia egin da. Hurrengoek parte hartu dute:

  • Asier Ibaibarriaga Apoita, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen izenean
  • Imanol Igeregi Bilbao, Ikastolen Elkartearen izenean
  • Joxi Arakama Karrera, Getxoko Udalaren izenean
  • Beñat Vidal Gurrutxaga, ALBE Algortako Bertsolari Eskolaren izenean

Txaber Altube txapeldunari Iratxe Ibarra Foruria bertsolariak jantzi dio Txapela. Urte askoan izan da Ibarra bertso eskolako irakasle, eta eskolartekoan ere behar handia egindakoa da.

 

Orain, denak elkarrekin bazkalduko dute Fadura aretoan bertan.

Bazkalostean, bertso eskolek euren tartea edukiko dute. Jolasak daude prestatuta denek elkarrekin jolas egiteko.

Arratsaldean ostera, 17:30ean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Fasearen kanporaketa jokatuko da Faduran bertan, fase horretako azkena. Saioan jakingo da zeintzuk diren Udagoieneko Fasera pasatuko diren bertsolariak.

 

Antolatzaileak:

Eskolarteko txapelketa Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen dute elkarlanean. Finalean laguntzaile izan ditugu Getxoko udala eta ALBE Algortako Bertsolari Eskola.

Idatzizko saridunak:

Hurrengoak dira goizean jokatu den bertso idatzien txapelketako saridunak, mailaz mala:

LH5

  • 1. saria: Oier de Diego (Betiko ikastola)
  • 2. saria: Aitor Garitaonaindia (Atxondoko eskola)
  • 3. saria: Maddi Gonzalez (Betiko ikastola)

LH6

  • 1. saria: Aiora Iriondo (Zaldupe HLHI)
  • 2. saria: Alaitz Barandiaran (Abusu ikastola)
  • 3. saria: Haitz Gaztelurrutia (Traña-Matiena HLHI)

DBH1

  • 1. saria: Ander Sarriugarte (Kurutziaga ikastola)
  • 2. saria: Maddi Egiguren (Karmelo ikastola)
  • 3. saria: Uxue Ramirez (San Nikolas ikastola)

DBH2

  • 1. saria: Maddi Zabalo (Arratia BHI)
  • 2. saria: Markel Zubiaga (Kurutziaga ikastola)
  • 3. saria: Maria Atutxa (Arratia BHI)

DBH3

  • 1. saria: Peru Irastorza (San Nikolas ikastola)
  • 2. saria: Amets Zulueta (Txorierri BHI)
  • 3. saria: Gerizeti Zubiaurre (San Inazio BHI)

DBH4 eta Batxilergoa

  • 1. saria: Eneko Elorduy (Ander Deuna Ikastola)
  • 2. saria: Maider Barañano (Julio Caro Baroja BHI)
  • 3. saria: Ainhoa Gorostiaga (Larramendi ikastola)