Izaro Bilbaok irabazi du Bizkaiko eskolarteko txapela

2022/05/28
Bizkaiko eskolarteko idatzizko eta bat-bateko txapelketak jokatu dira gaur Larrabetzun; ia 200 gazte elkartu dira.

Bizkaiko eskolarteko bertso idatzien finala eta bat-bateko sariketaren finala jokatu dira gaur goizean Larrabetzun. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena da eskolartekoa.


Goizean, 10:00etan hasi da bertso idatzien finala. Ia 200 gazte elkartu dira Larrabetzuko eskolan. LH5etik batxilergora arte, mailaka jokatzen da idatzizkoa [saridunak, behean].

 

2022-05-28 Eskolartekoa. Abadiño

Ostean, bat-bateko finala jokatu da 11:30ean eskolako patioan. Aurten 21 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta hiru kanporaketa jokatu dira. Horietatik zortzi heldu dira finalera:

  • Haizea Telleria
  • June Diaz
  • Kelmene Abaitua
  • Jokin Ansotegi
  • Araitz Katarain
  • Izaro Bilbao
  • Naia Martin
  • Maialen Lago

Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin dute gazteek, eta ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horiek egin ostean, June Diaz eta Izaro Bilbao izan dira buruz-burukora sailkatu diren bertsolari biak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan dute atal honetan.

Buruz burukoa jokatu ostean, Izaro Bilbaok batu ditu puntu gehien, eta beraz, 2022ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu du. Txapela Etxahun Lekue bertsolariak ipini dio txapeldunari.

Buruz burukoa jokatu duten bertsolari biak, ekainaren 18an Iurretan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.

2022-05-28 Eskolartekoa. Abadiño


Bat-bateko finalean aurkezle beharretan Igor Menika aritu da. Epaimahaia Ainhoa Arregik, Beñat Romerok eta Iñaki Aurrekoetxeak osatu dute. Idazkari lanetan, ostera, Idoia Anzorandia ibili da.


Sari banaketa
Eguerdian sari banaketa ekitaldia egin da eskolan bertan. Ekitaldian hurrengoek parte hartu dute:

  • Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza-kidea
  • Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko Bizkaiko lehendakaria
  • Txapeldunari Etxahun Lekue bertsolariak jantzi dio txapela.

Goizeko egitaraua amaituta, orain bazkaria egongo da eskolan, eta arratsaldean, Bizkaiko taldekako bertsolari txapelketaren finalaurrekoak eta finala jokatuko dira herrian zehar. Gonbidatuta zaudete!
Idatzizko sariketako saridunak:

LH 5
1. Saria: Aretx Elizaran. Urretxindorra Ikastola
2. Saria: Maddi Igeregi. Ander Deuna Ikastola
3. Saria: Manex Bollar. Urregarai Herri Eskola

LH 6
1. Saria: Aiala Bilbao. Lauaxeta Ikastola
2. Saria: Emile Zabala. Larramendi Ikastola
3. Saria: Olaia Calvo. Berakruz Ikastola

DBH1
1. Saria: Peio Benito. Andramari Ikastola
2. Saria: Ekhi Zuluaga. Arratia BHI
3. Saria: Jare Azkona. Derioko institutua

DBH2
1. Saria: Maddi Aurtenetxe. Urritxe BHI
2. Saria: Imanol Kamaletxebarria. Arratia BHI
3. Saria: Nahia Ruiz de Arbulo. Zalla BHI

DBH3-DBH4-Batxilergoa
1. Saria: Arai Etxebarria. San Nikolas Ikastola
2. Saria: Anitz Arronategi. Seber Altube Ikastola
3. Saria: Nahia Bilbao. San Nikolas Ikastola

 

Hemen, gaurko argazki galeria ikusgai.

Datorren urtera arte!