Izaro Bilbaok irabazi du Bizkaiko eskolarteko hirugarren eta azken kanporaketa
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa jokatu da gaur Durangon. Gaurko saioan puntu gehien batu dituen bertsolaria Izaro Bilbao izan da, eta beraz, finalerako txartela zuzena lortu du.
Ondorengo bederatzi gazteak izan dira gaurko protagonistak:
- Amaiur Galdos
- Araitz Katarain
- Ariane Sololuze
- Garazi Uriarte
- Ixone Asategi
- Izaro Bilbao
- Kelmene Abaitua
- Naroa Jaio
- Ziara Larrinaga
Gai-emaile lanetan Xabier Irakulis aritu da eta epaimahaia Ainhoa Arregik, Beñat Romerok eta Iñaki Aurrekoetxeak osatu dute. Idazkari lanetan, berriz, Idoia Anzorandia aritu da.
Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketak hiru kanporaketa izan ditu, eta puntu gehien batu dituzten zortzi bertsolari hauek izango dira, datorren maiatzaren 28an, Larrabetzuko eskolan jokatuko den finalean abestuko dutenak:
- Jokin Ansotegi
- June Diaz
- Izaro Bilbao
- Araitz Katarain
- Haizea Telleria
- Kelmene Abaitua
- Maialen Lago
- Naia Martin
Egun osoko jaia antolatu dugu egun honetarako. Goizean Bizkaiko eskolarteko idatzizko txapelketaren finala izango da, bat-bateko finala gero, bazkaria, eta Bizkaiko taldekako bertsolari txapelketaren finalaurrekoak eta finala ondoren. Bazkarirako txartelak bertsosarrerak.eus atarian dituzue eskuragarri. Azken eguna sarrerak hartzeko maiatzaren 23a izango da.