Ixone Asategik irabazi du Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketa

2023/05/09
Gaur jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketa; guztira zazpi gaztetxo oholtzaratu dira Ondarroan jokatu den saioan.

Martxan dago Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketa. Gaur jokatu da lehenengo kanporaketa Ondarroan, eta zazpi gaztetxok parte hartu dute bertan. Puntu gehien batu dituena Ixone Asategi izan da.

Hauek izan dira zazpi parte hartzaileak:

  • Ixone Asategi
  • Naroa Jaio
  • Uxue Jauregi
  • Ziara Larrinaga
  • Ariane Sololuze
  • Nile Torrealdai
  • Amaia Zabala

Gai-emaile lanetan Peru Vidal aritu da, eta epaileak Ainhoa Arregi, Juanjo Respaldiza eta Mirari Azula izan dira. Idazkaria Ander Elortegi izan da.

2022-5-8 ondarroa

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak hiru kanporaketa izango ditu. Ondorengoak dira hurrengo bi kanporaketak:

  • Maiatzak 15, 17:00etan, Bilbon, Euskararen Etxean
  • Maiatzak 17, 17.00etan, Igorren, Lasarte Aretoan

2023-5-8 ondarroa

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 27an jokatuko da Gernika-Lumoko Astran. Goizeko 10:00etan eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.