Irune Basagoitik irabazi du Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketa
2020/10/06
Gaur jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketa; guztira hamar gazte oholtzaratu dira Gernika-lumon jokatu den saioan.
Martxan dago Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketa. Gaur jokatu da lehenengo kanporaketa Gernika-Lumon, eta hamar gaztetxok hartu dute parte bertan. Puntu gehien batu dituena Irune Basagoiti izan da.
Hauek izan dira hamar parte hartzaileak:
- Janire Arrizabalaga
- Jokin Ansotegi
- Aitzol Unzueta
- Malen Aretxaga
- Jare Torralba
- June Díaz
- Oier Errementeria
- Urko Iurrebaso
- Izaro Mazo
- Irune Basagoiti
Gai-emaile lanetan Xabier Enbeita aritu da, eta epaileak Leire Etxebarria, Iñaki Aurrekoetxea eta Ander Arrien izan dira. Idazkaria Idoia Anzorandia izan da.
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak hiru kanporaketa izango ditu. Ondorengoak dira hurrengo bi kanporaketak:
- Urriak 7, 17:00etan, Durangoko Kurutziaga ikastolan
- Urriak 9, 17:00etan Bilboko Euskararen Etxean
Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala urriaren 17an jokatuko da Arrigorriagako Lonbo Aretoan.