Bizkaia

Iradi Barrenetxeak irabazi du Bizkaiko eskolarteko hirugarren kanporaketa

2025/04/08
Atzo jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren hirugarren kanporaketa Igorren; zazpi gazte oholtzaratu ziren bertako Lasarte aretoan eta Iradi Barrenetxea artearra izan zen puntu gehien batu zituen bertsolaria.

Aurrera doa 2025eko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa, atzokoa hirugarren kanporaketa izan zen, eta bihar izango da laugarren eta azken kanporaketa Durangon. Atzoko saioa irabazita, Iradi Barrenetxeak finalerako txartel zuzena lortu du.

Ondorengo zazpi gazteak izan ziren Igorreko saioko protagonistak:

  • Aiala Irurtia
  • Amaia Gallastegi
  • Emile Zabala
  • Iradi Barrenetxea
  • Iraia Lauzirika
  • Joseba De Rueda
  • June Legarreta

2025-04-07 eskolartekoa Igorre

Gai-emaile lanetan Jone Larrinaga aritu zen eta epaimahaia Garazi Mendozak, Beñat Romerok eta Juanjo Respaldizak osatu zuten. Idazkari lanetan, berriz, Ander Elortegi aritu zen.
Bizkaiko Eskolarteko laugarren kanporaketa apirilaren 9an izango da Durangoko Kurutziaga Ikastolan. Saioa, aurreko kanporaketak bezala, arratsaldeko 17:00etan izango da.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 31n jokatuko da Iurretako frontoian. Goizeko 10:00etan eskolarteko nagusien idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.