Igorrerako sarrerak agortu dira

2021/05/24
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finalerako sarrera guztiak amaitu dira; finala zapatuan izango da Igorreko Lasarte aretoan.

Maiatzaren 29an daukagu hitzordua jarrita Igorren. Bertan jokatuko da 2021eko Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala, 11:30etik aurrera, Lasarte aretoan.

Saiorako sarrera guztiak agortuta daude. Saioko bertsoaldiak www.bertsoa.eus atarian ikusi ahal izango dituzue hurrengo astean.