Durangaldea taldeak irabazi du XXVI. BBK Sariketako lehenengo kanporaketa

2018/02/27
Arratia BHI institutuan jokatu dute Arratia eta Durangaldea taldeek aurtengo BBK sariketako lehenengo kanporaketa, eta Durangaldea taldeak egingo du aurrera sariketan.

Igorren jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehenengo kanporaketa Arratia eta Durangaldea taldeen artean. Arratiak 319 puntu batu ditu, eta Durangaldeak 411, beraz, Durangaldekoek egingo dute sariketan aurrera. 

 BBK. 2018. Igorre

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

  • 18 urtera artekoetan:
    • Arratiatik: Ekhi Burgoa, Oier Mendiolagoitia eta Maria Atutxa
    • Durangaldetik: Eider Gallastegi, Ander Sarriugarte eta Gorka Pagonabarraga
  • 24 urtera artekoetan:
    • Arratiatik: Amaiur Atxa, Aritza Orue eta Maddi Zabalo
    • Durangaldetik: Iruri Altzerreka, Igor Galarza eta Iker Apraiz

 BBK. 2018. Igorre

Gaurko saioko aurkezlea Ainhoa Urien izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Miriam Juaristi eta Beñat Romerok osatu dute. Idazkari beharra Ione Narbaizak egin du.

BBK sariketako hurrengo kanporaketa datorren eguenean jokatuko da, Zallako Zine antzokian, 10:00etan, Busturialdea eta Enkarterri-Ezkerraldea taldeen artean.