Hilario Ugarteburu kopla kantaria hil da
2013/11/26
Hamar urtegaz hasi zen Hilario Ugarteburu Meabebasterretxea (Berriatua 1924-Amoroto 2013) Santa Agedako kopla kantuan. Etxez etxe, koplak asmatzen zituen Hilariok, inguruko auzoetan. Bat-batean aritu izan zen Berriatuan, eta Iparraldean ere bai, hainbat bertsolari ezagunegaz.
Atzo hil zen bertsolaria Amoroton, eta gaur emango diote azken agurra herrian bertan.
Informazio gehiago: