Hego Uribe taldeak irabazi du XXVIII. BBK Sariketako hirugarren kanporaketa
2020/03/09
Mungiako Torrebillelan izan da gaur BBK sariketako hirugarren kanporaketa. Uribe Butroe eta Hego Uribe taldeen artean jokatu da gaurko saioa eta Hego Uribe taldeak egin du aurrera sariketan
Mungian jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako hirugarren kanporaketa Uribe Butroe eta Hego Uribe taldeen artean. Uribe Butroek batu ditu puntu gehien eta beraz hauek egingo dute sariketan aurrera.
Mungiako Torrebillela bertako ikasleek bete dute eta oso giro ona egon da saioan zehar.
Ondorengo hauek izan dira bertsolariak
- 18 urtera artekoetan:
- Uribe Butroetik: Olaia Cancelo, Izaro Bilbao eta Oier Errementeria
- Hego Uribetik: Maddi Askaiturrieta, Maider Altuna eta Maite Sarasola
- 24 urtera artekoetan:
- Uribe Butroetik: Aratz Errementeria, Amaiur Atxa eta Urko Iurrebaso
- Hego Uribetik: Mikel Aiartzaguena, Unai Foruria eta Ander Anakabe
Gaurko saioko aurkezlea Jone Larrinaga izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldizak, Ander Arrienek eta Ander Txakartegik osatu dute. Idazkari beharra Idoia Anzorandiak egin du.
BBK sariketako azken kanporaketa eguaztenean jokatuko da Markina-Xemeingo Kultur Aretoan 10:30etan Uribe Kosta eta Lea Artibai taldeen artean.