Hego Uribe taldeak irabazi du XXVII. BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoa

2019/03/27
Deustuko Bidarte Kultur Gunean izan da gaur BBK sariketako lehenengo finalaurrekoa, Uribe Butroe eta Hego Uribe taldeen artean. Hego Uribe taldea sailkatu da finalera

Deustun jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoa Uribe Butroe eta Hego Uribe taldeen artean. Uribe Butroek 344 puntu batu ditu, eta Hego Uribek 379, beraz, Hego Uribe sailkatu da finalera.


Deustuko Bidarte Kultur Gunean Deustuko ikastolako ikasleak egon dira publiko gisa eta saioa oso giro onean joan da.


Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

  • 18 urtera artekoetan:
    • Uribe Butroetik: Ane Barcena, Txomin Aiartza eta Amets Zulueta
    • Hego Uribetik: Itxasne Rodriguez, Gerizeti Zubiaurre eta Maider Altuna

2019-03-27 Deustu BBK

  • 24 urtera artekoetan:
    • Uribe Butroetik: Oier Errementeria, Ainhoa Gorostiaga eta Aratz Errementeria
    • Hego Uribetik: Maite Sarasola, Peio Molinuevo eta Unai Foruria

2019-03-27 Deustu BBK

Gaurko saioko aurkezlea Etxahun Lekue izan da eta epaimahaia Miriam Juaristi, Graxi Arregi eta Beñat Romerok osatu dute. Idazkari beharra Idoia Anzorandiak egin du.


BBK sariketako hurrengo finalaurrekoa bihar, eguenean, jokatuko da, Sopelako Ander Deuna ikastolan 9:00etan Uribe Kosta eta Durangaldea taldeen artean.

Finala, berriz, apirilaren 3an izango da BBK Salan.