Haizea Telleria da 2023ko Bizkaiko Eskolarteko txapelduna
Bizkaiko eskolarteko bertso idatzien finala eta bat-bateko finala jokatu dira gaur goizean Gernika-Lumoko Astran. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena da eskolartekoa.
Goizeko 10:00etan 200 parte hartzaile batu dira idatzizko finala jokatzeko. Aurretik ikastetxe eta herrietan egin dituzte aurre kanporaketak. LH5etik batxilergora arte, mailaka jokatzen da idatzizkoa [saridunak, behean].
Ostean, 11:30ean hasita, bat-bateko finala jokatu dute zortzi finalistek. Aurten 27 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta hiru kanporaketa jokatu dira. Horietatik zortzi heldu dira, esandako moduan, finalera:
- Aiala Irurtia Montero
- Enara Gallastegi Barrenetxea
- Haizea Telleria Urkijo
- Ixone Asategi Narbaiza
- June Diaz Franco
- Kelmene Abaitua Isazelaia
- Maialen Lago Iturriaga
- Naroa Jaio Jaio
Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin dute gazteek eta, ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horiek egin ostean, Ixone Asategi eta Haizea Telleria izan dira puntu gehien batu dituzten bi bertsolariak eta, beraz, buruz-burukora sailkatu direnak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan dute atal honetan.
Buruz burukoa jokatu ostean, Haizea Telleriak batu ditu puntu gehien eta 2023ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu du. Txapela Onintza Enbeita Maguregi bertsolariak ipini dio txapeldunari.
Buruz burukoa jokatu duten bertsolari biak, ekainaren 3an Iurretan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.
Bat-bateko finalean aurkezle beharretan Idoia Anzorandia Kareaga aritu da. Epaimahaia Mirari Azula Aurrekoetxea, Ainhoa Arregi Elosua eta Beñat Romero Maguregik osatu dute. Idazkari lanetan, ostera, Ione Narbaiza Gallastegi aritu da.
Sari banaketa
Eguerdian sari banaketa ekitaldia egin da Astran bertan. Ekitaldian hurrengoek parte hartu dute:
- Aissa Intxausti Aburruza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza-kidea
- Josune Bañales Regulez Bizkaiko ikastolen lurralde batzarreko lehendakaria
- Txapeldunari, esan bezala, Onintza Enbeita bertsolariak jantzi dio txapela.
Idatzizko sariketako saridunak:
LH 5
1. Saria: Lur Koto. Urretxindorra Ikastola
2. Saria: Iraide Artolozaga. Ander Deuna Ikastola
3. Saria: Unai Urrutia. Urkitza eskola
LH 6
1. Saria: Leire De La O. San Jose Jesuitak
2. Saria: Arai Elias. Azkue Ikastola
3. Saria: Laida Martinez. Andra Mari Ikastola
DBH1
1. Saria: Aiala Bilbao. Lauaxeta Ikastola
2. Saria: Haizea Rotaetxe. Markina BHI
3. Saria: Amaiur Betanzos. Urretxindorra Ikastola
DBH2
1. Saria: Iradi Barrenetxea. Arratia BHI
2. Saria: Jon Gaztelurrutia. Txintxirri Ikastola
3. Saria: Markel Elosegi. Txorierri BHI
DBH3-DBH4-Batxilergoa
1. Saria: Garoa Oleaga. Gernika BHI
2. Saria: Jasone Gabiria. J.B. Eguzkitza Meabe
3. Saria: Naia Martin. Zalla BHI
Zorionak eskolarteko parte hartzaile guztioi!
Hemen eguneko argazki galeria, gozatu!
Datorren urtera arte!