Gure ikasle askoren lehen plaza
Euskararen eguna zita garrantzitsua da ikastetxe askotan, eta ikasle askorentzat beste batzuen aurrean kantatzeko lehen aukera ere izaten da.
Ezkerraldean Sestaoko ikastetxeetako ikasleak, esaterako, gelaz gela ibili ziren kantu kantari. Gu ere bertsotan liburuko hirugarren unitateak gidatu zuen bertso saioa; Euskaratik eta euskaraz dauka izenburua eta bertan neurri eta doinu librean bertsoak ekoizteko aukera ematen du. 5.mailako ikasleak izan ziren gonbidatuak.
Bizkaia osoko ikastetxe ia denetan ospatu dira euskararen inguruko jaiak, eta gure irakasle eta ikasleak etenik barik aritu dira prestaketa beharretan.
Beste adibide bat Bilboaldean topatu dugu. Deustualdeko ikastetxe eta institutuek kalera ateratzeko ohitura daukate. Guggenheim museoa atzean, euskararen alde dantza egin eta bertsoak abestu zituzten. Bertsolariak Elorri Bertso Eskolako kideak, bat-bateko taldeko kideak eta bertso eskolako gazteen taldekoak izan ziren.