Gregorio Larrañaga 'Mañukorta' hil da
2022/07/25
78 urterekin hil da Markina-Xemeingo bertsolaria.
Bertso munduan zein handik kanpo ezaguna izan da Gregorio Larrañaga Mandiola 'Mañukorta'. Gaur goizean hil da 78 urterekin.
Beilategia bihar 16:00etatik 17:30era jarriko dute Berriatuako Gardotza poligonoan. Hileta elizkizuna, ostera, 18:00etan izango da Larruskaingo elizan.
1943an jaio zen Mañukorta Markina-Xemeingo Larruskain auzoan. 60ko hamarkadan hasi zen kantuan eta 80koan egin zen bertso munduan ezagun; 1989ko Txapelketa Nagusian finalaren atarian geratu zen.
2014an 'Mañukorta bertsonajea' liburua argitaratu zuen Xabier Amurizak, Mañukortaren bizitzako pasarteak kontatzen dituen argitalpena.