Gorozikako bertso barnetegia, udari hasiera bikaina
2017/06/30
Gorozikako bertso barnetegian eman diote aurten ere udari ondo etorria Bizkaiko bertso eskoletako eta bat-bateko taldeetako gazteek. Harrabi ederra dago Bizkaian.
Gorozikan egin da aurten ere Bizkaiko udako bertso barnetegia. Bertan, 40 gaztetik gora, eta 10 bertso irakasle inguru ibili dira, astelehenetik ostegunera arte, lagun giroan.
Denetik egin dute gazteek bertsoa eta musika ardatz hartuta, kanoetan ibili dira, paddle surfa egin dute, mendira irteera ere izan dute, eta zelan ez, azkenengo gauean bertso saioa. Bertsotan Uxue Alberdi, Etxahun Lekue, Koldo Gezuraga, eta Onintza Enbeita, gaiak ipintzen Leire Garatxena, eta bertsolariak aurkezten, barnetegiko gazteak.
Hemen argazki galeria!
Eta udari jarraipena emateko bertso udalekuak datoz segidan!
Uda ona izan!!!