Maite Sarasola Bizkaiko eskolarteko txapeldun
Bizkaiko eskolarteko bertso idatzien finala eta bat-bateko sariketaren finala jokatu dira gaur goizean Abadiñon. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena da eskolartekoa.
Goizean, 10:00etan hasi da bertso idatzien finala. 200 gaztetik gora elkartu dira Abadiñoko probalekuan. LH5etik batxilergora arte, mailaka jokatzen da idatzizkoa [saridunak, behean].
Ostean, bat-bateko finala jokatu da 11:30ean probalekuan bertan. Aurten 38 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta lau kanporaketa jokatu dira. Horietatik zortzi heldu dira finalera:
- Maider Altuna
- Bittor Altube
- Maite Sarasola
- Peru Irastorza
- Ander Sarriugarte
- Janire Arrizabalaga
- Peio Lago
- Amaiur Atxa
Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin dute gazteek, eta ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horiek egin ostean, Maite Sarasola eta Bittor Altube izan dira buruz-burukora sailkatu diren bertsolari biak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan dute atal honetan.
Buruz burukoa jokatu ostean, Maite Sarasolak batu ditu puntu gehien, eta beraz, 2019ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu du. Txapela Juan Mari Areitio bertsolariak ipini dio txapeldunari.
Buruz burukoa jokatu duten bertsolari biak, ekainaren 8an Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.
Bat-bateko finalean aurkezle beharretan Etxahun Lekue Etxebarria aritu da. Epaimahaia Josu Telleria Uriartek, Miriam Juaristi Urizarrek eta Leire Etxebarria Gazteluk osatu dute. Idazkari lanetan, ostera, Idoia Anzorandia Kareaga ibili da.
Sari banaketa
Eguerdian sari banaketa ekitaldia egin da probalekuen bertan. Ekitaldian hurrengoek parte hartu dute:
Goizalde Atxutegi Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza-kidea
Kodo Tellitu Ikastolen Elkarteko Bizkaiko lehendakaria
Onintza Enbeita Bizkaiko bertsolari txapelduna
Txapeldunari Juan Mari Areitio bertsolariak jantzi dio txapela.
Goizeko egitaraua amaituta, orain bazkaria egongo da probalekuan, eta arratsaldean, Bizkaiko taldekako bertsolari txapelketaren finala jokatuko da bertan.
Idatzizko sariketako saridunak:
LH 5
- Saria: Naroa Aranburu. Learreta Markina eskola
- Saria: Oier Zuazo. Munitibarko eskola
- Saria: Malen Ferrero. Ander Deuna ikastola
LH 6
- Saria: Maddi Elortza. Kurutziaga ikastola
- Saria: Amets Alvarez. Manuela Zubizarreta
- Saria: Kelmene Abaitua. Learreta Markina eskola
DBH1
- Saria: Anitz Arronategi. Seber Altube
- Saria: Prianca Taranco. Karmelo ikastola
- Saria: Arai Etxebarria. San Nikolas ikastola
DBH2
- Saria: June Diaz. San Nikolas ikastola
- Saria: Ixone Asategi. Durango Jesuitak ikastetxea
- Saria:Andrea Bañuelos. Arrigorriaga BHI
DBH3-DBH4-Batxilergoa
- Saria: Izaro Mazo. Arratia BHI
- Saria: Izaro Bilbao. Larramendi ikastola
- Saria: Ismael Aomar. San Fidel ikastola