Giro ederrean ospatu dugu Bizkaiko bertso munduko emakumeen* II. Topaketa
Elkarrekin egotea, ondo pasatzea eta saretzea izan dira topaketaren helburu nagusiak, eta edizio honetan ere, bertsolariak, gai-jartzaileak, antolatzaileak, epaileak... denetik batu da.
Eguerdian elkartu, eta Bilboko alde zaharra musika eta bertso doinuz girotu zuten parte hartzaileek, bertako Señora Bertso Eskolako kideek gidatutako bertso poteoan. Bertsolariak Garazi Navarro Ugarteburu, Ixone Asategi Narbaiza, Maite Sarasola Isazelaia eta Irune Basagoiti Agirre izan ziren.
Bazkal ostean, Jone Uria Albizuri eta Nerea Ibarzabal Salegi izan ziren bertsotan, lehengo librean, eta gero, Markina-Xemeingo bertso eskolako kideek ipinitako gaiei erantzunez.
Elkartearen helburua ekimen hau urte birik behin antolatzea da, eta edizio bakoitzerako sortutako talde antolatzailearen esku geratuko dira edizio bakoitzaren azpi helburuak.
Gozatu topaketako argazki galeria.