Galdakaoko Torrezabal kultur etxea bete dute gazteek
2016/06/03
300 gazte elkartu dira bertsoaren bueltan; bat-bateko bertsoak, bertso jarriak eta kantak kantatu dituzte.
Galdakaoko Torrezabal Kultur etxea bete dute gaur goizean gazteek bertso topaketan. Josu Telleria irakaslearen gidaritzapean, ikastetxeetan landu dituzten bertso sortak kantatu dituzte oholtzan ikasleek. Gai desberdinak landu dituzte: oporrak, gurasoak, ikastetxeko kontuak...
Lorea Zulaika gitarra jolearen laguntzagaz kanta zaharrak eta berriak ere kantatu dituzte ikasleek, eta giro ederra piztu da Torrezabalen.
Bat-bateko bertsoaldiz gozatzeko aukera ere eduki dute gazteek. Horretarako, Beñat Vidal eta Nerea Ibarzabal aritu dira bertsotan.
Hurrengo topaketa, ekainaren 7an izango da, Gernika-Lumon.