Gai-jartzailetza ikastaro laburra; izen ematea zabalik
2025/03/06
Martxoaren 12an izango da ikastaroa Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Durangoko egoitzan.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gai-jartzailetza ikastaro laburra antolatu du. Saioa martxoaren 12an izango da, 17:30ean hasita. Otsailaren 12an epailetzari eta txapelketa prestatzeko gakoei buruzko formazio saioak egin ostean, oraingoan gai-jartzailetza lantzeko aukera izango dute, beraz, horretarako interesa dutenek.
Ikastaroa gai-jartzailetzan interesatzen zaion edonorentzako da. Izan gai-jartzailetza munduan hasi gura duelako, edo izan gai-jartzailetzari buruzko interes orokorra duelako.
Saioari buruzko informazioa:
- Gai-jartzailetza ikastaroa, martxoaren 12an, eguaztenean izango da, 17:30etatik 19:00etara. Idoia Anzorandia Kareaga izango da saioaren gidaria.
Izena emateko bideak
- Elkartera idatzita edo deituta eman daiteke izena ikastaroetan: bizkaia@bertsozale.eus helbidera idatzita edo 94 6812711ra deituta.
- Saioa doakoa izango da