Euskararen egunari bertso kantari

2017/12/06
Euskararen egunari bertso kantari, han eta hemen, pasabidean zein herriko plazan, ozen entzun dira euskararen erabileraren aldeko aldarriak.

Euskara egunaren bezperan era askotako entseguak egin dituzte bertsolaritza ikasleak. Abenduaren 3a egun berezia izaten da askorentzat. Ikasturteko lehen plaza batzuentzat, gelako jarduna herrira zabaltzeko aukera besteentzat. 

Urte osoko nahia dela euskaraz bizitzea, 365 egunetan dela abenduak 3a, euskara nazioartean ere zabaltzen ari dela, gure jendartea bestelako hizkuntzen aniztasunak ere aberasten duela… denetarik bildu dugu artikulu honetan.

Bilboko Urretxindorra ikastolan urtero egiten da euskara eguneko ekitaldia. Bosgarren mailako ikasleen bertso sortarekin eman zitzaion hasiera baina DBH1 mailako ikasleek ere bertso bana abestu zuten, Mendian Gora bertso sorta ezagunaren letra irakurtzearekin batera.

Arratian Areatzako ikasleek, ikastetxean entsegatu zuten igandean herritarren aurrean abestu beharreko bertsoak. Joaquin Sabinaren Calle Melancolia kantua erabili zuten bertsoak abesteko melodia bezala. Letra berriz, Miren Amurizak, Hizkuntza zer ote?, "Pirritx, Porrotx eta Marimotots" pailazoen ipuinetik moldatu zuten.

Ikasgelan apaintzeko ere, hainbat ikastetxetatik heldu zaizkigu kartulinan eta hormetan itsasteko bertsoak. La Escontrilla eta San Gabriel Trapagan herri mailan antolatutako irrati maratoian abestu zituzten Bihotz Gaztea, Serantes HLHI, Emilia Zuza HLHI, Brun eta Las Viñas eskolak Santurtzin berbodromoari hasiera , El Casal eta Buenos Aires HLHI Abanto Zierbenan eta hemen ikusgarri dituzuen eta Bihotz Gaztea ikastolatik.

Igorre HLHI ikastetxetik ere argazki bitxia heldu zaigu. Arabieraz idatzitako kopla bat pasabidean idatzita. Ez dago erraza ulertzen zer jartzen duen baina txikitin parian baina kopla doinua dela bereizi daiteke. Ikusten duzuen moduan, bertsoak, hizkuntzen arteko harremanak eta ikasleen irudimenak ez du mugarik.