"Euskara Piztuz" Barakaldoko topaketak 1.000 ume inguru batu ditu
Euskara Piztuz ekimenaren baitan kantua, bertsoa eta euskara batu dira gaur goizean Barakaldoko plazan. 15 ikastetxetako 1.000 umetik gora batu dira kantuan Unai Ormatxea Zenikazelaiaren gidaritzapean.
Musika eta bertsoz osatutako topaketa izan da, gaurkoa ere. Gaztetxoek ikastetxean landutakoa ekarri dute kalera, eta goizean Barakaldon ibili denak ere izan du gaztekin batera musikaz eta bertsoetaz gozatzeko aukera.
Ikastetxean landutako bertso sortak eta kantuak abesteko Aitor Agirre Gimenez gitarra jolearen laguntza izan dute gaztetxoek. Horrez gain, bapatean aritu dira Idoia Anzorandia Kareaga eta Unai Ormaetxea Zenikazelaia bertsolariak.
Hurrengo topaketa, maiatzaren 11n izango da Balmasedan.