Errioxara erromes
2015/09/07
Urtero moduan, iraileko lehengo asteburuarekin batera, Elkarteak Arabar Errioxara egin zuen erromesaldia
Iraileko lehengo zapatuan, Elkartean ohitura den lez, musika, dantza, bertso jarriak eta bapatekoak, heldu ziren Bizkaiko bertsozale ta bertsolari talde baten eskutik Errioxara.
Aurtengoan, 40 bat lagunek osatutako autobusean, ardoaren kultura ezagutzeko aukera izan dute Guardia eta Bastida inguruetan. Horrez gain, aurtengoan, urte luzeetan Bizkaiko bertsozale Elkarteko zuzendaritza kide izan den, eta merezitako deskantsua hartu duen, Moises Enbeitari omenaldi txikia ere egin dio Elkarteak.
Argazki galeria: