"Errima ehiztariak" eta "Izaron hautsak" taldeak sailkatu dira XXXI.BBK Sariketako finalera
Bertsolari Gazteen BBK Sariketako azken finalaurrekoak jokatu dira gaur Mungian. Errima ehiztariak eta Izaron hautsak taldeek batu dituzte puntu gehien, eta beraz, finalera sailkatu dira.
Mugire Txokoan jokatu da saioa eta oso giro onean joan da.
Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:
• 18 urtera artekoetan:
• Zallako Anitzak: Naia Martin, Nahia Ruiz De Arbulo eta Aimar Marcos
• Errima ehiztariak: Haizea Telleria, Enara Gallastegi eta Naroa Jaio
• 24 urtera artekoetan:
• Izaron hautsak: Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga eta Jokin Arriola
• Ba...Learen bertsoak: Sara Asenjo, Garazi Navarro eta Kelmene Abaitua
• Kristiñauen Justozieruek: Igor Galarza, Bittor Altube eta Ander Elorriaga
Gaurko saioko aurkezlea Jone Larrinaga izan da eta epaimahaia Ander Arrienek, Miriam Juaristik eta Juanjo Respaldizak osatu dute. Idazkari beharra Ander Elortegik egin du.
BBK sariketaren finala azaroaren 29an izango da, BBK Salan, 18:00etan. 18 urte artekoetan Sagutxo kaskarinak eta Errima ehiztariak taldeek kantatuko dute eta nagusietan Pello Joxepak eta Izaron hautsak taldeak izango dira oholtza gainean.