Ereñotzura joateko autobusa egongo da Bizkaitik
Bizkaiko Eskolarteko finala jokatu ostean, Euskal Herrikoa jokatuko da orain. Ekainaren 4an izango da Euskal Herriko Eskolarteko finala, Ereinotzun, Gipuzkoan. Hemen, informazio osoa.
Bizkaiko ordezkariak Txaber Altube Sarrionandia eta Unai Mendiburu Valor izango dira, Bizkaiko finaletik sailkatu ziren biak izan direlako.
Ereñotzun jokatuko den finalera joateko autobusa antolatuko du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Izena emateko 946 812 711 telefono zenbakira deitu, edo idatzi email honetara bizkaia.aisialdia@bertsozale.eus. Izena emateko azken eguna maiatzaren 30a izango da.
Bestalde, Ereinotzuko sagardotegian egingo den bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai.
Animatu!