Enkarterriko, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko gazteen Bertso Topaketa

2016/04/15
Turtziozen batuko dira zortzigarren aldi honetan. Hogeitahamar bertsolari gaztetik gora batzea da aurreikuspena; ahalegin handia egin dute Zalla, Trapaga eta Barakaldoko bertso eskoletatik asteburu biribila atera dadin.

Antolatzaileen esanetan,  helburu nagusia eskualdeko bertsolarien arteko elkar ezagutza da, haien talde txikitik harago, inguruan zaletasun berdina konpartitzen duten pertsona gehiago badagoela ikustea.

 Hasierako urteetan helduen bertso eskoletan ibiltzen zirenak batzen baziren ere,

duela bost urte hasi ziren bat-bateko taldeetako gaztetxoak etortzen, eta ordutik kopurua gorantz doa urtez urte. Aurten, Barakaldo, Gordexola, Balmaseda, Turtzioz, Abanto-Zierbena eta Muskizetik etorriko dira ikasleak.

 Asteburuko egitaraua:

Ostiral arratsaldean: elkar ezagutzeko jolasak ezagutzeko.

Gauean afaria

Ostean altxorraren bila jolasa eta kantalditxoa kitarraz lagunduta   

Zapatu goizean, mendi irteera trikitixarekin. bertsotan egitea libre.

Bazkadu aurretik,  bertso saioa Turtziozen

Arratsaldean, bertso eskola.

Gauean, bertso afaria.

Igande goizean, guztia batu eta bertso agurrak