Ekainaren 24tik 27ra egingo da bertso barnetegia Ondarroan

2024/05/29
Ekainaren 12ra arte egongo da udako bertso barnetegian izen-emate epea zabalik.

Badago uda hasieran elkartzea eta bertsotan gozatzea baino plan hoberik? Bertso-eskoletako gazteen arteko harremanak sendotzea beti izan da gure helburuetako bat eta, aurten ere, helburu horrekin elkartuko gara.
Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolan egingo da aurtengo udako bertso barnetegia ekainaren 24tik 27ra. 2006-2011 urteen artean jaiotako Bizkaia osoko bertso eskoletako gazteak elkartuko dira, uda giroan, bertsoaren, kantuaren eta kulturaren inguruan ederto pasatzeko. Ekainaren 24an batuko gara ikastolan 18:00etan eta 27an 12:00etan bukatuko da egonaldia.

2023-6-29

Ekarri beharrekoak:

• Lo zakua
• Ibiltzeko oinetako erosoak
• Etxeko zapatilak
• Kirolerako zein hondartzarako arropa
• Serigrafiatzeko kamiseta zuri bat

Izen-emate epea, zabalik
Bertso barnetegian izena emateko epea zabalik dago, ekainaren 12ra arte. Izen ematea formulario bidez egin beharko da.

Izena emateko lotura honetan dagoen formularioa bete.

Formularioa betetzearekin batera, izen ematea amaitzeko ordainagiria ere atxiki beharko da.

  • Ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiak:
    • BBK: ES15 2095 0036 62 5060246189
    • Laboral Kutxa: ES43 3035 0042 95 0420011426
  • Zenbatekoa: 95€
  • Kontzeptuan zehaztu parte-hartzailearen izen-abizenak, mesedez.

2023-6-29

XXVII.Berritxu saria
Barnetegiaren amaierarekin batera ospatuko da aurtengo XXVII.Berritxu saria. Udako bertso barnetegia Ondarroan izango dela aprobetxatuz, gonbidapen berezia egin nahi diegu gure gaztetxoei ibilbide luzea duen sariketa honetaz gozatzeko.

Ekainaren 27an jokatuko da Berriatuako bideo gelan, 19:00etan. Euskal Herriko zortzi bertsolari gazte lehiatuko dira txapelaren bila.

Edozein zalantza izanez gero, bertso irakasleari galdetu edota bulegora deitu: 946812711