Uribe Butroe taldeak irabazi du XXVII. BBK Sariketako lehenengo kanporaketa

2019/03/13
Mungiako Torrebillelan jokatu dute Uribe Butroe eta Busturialdea taldeek aurtengo BBK sariketako lehenengo kanporaketa, eta Uribe Butroe taldeak egin du aurrera sariketan.

Mungian jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehenengo kanporaketa Uribe-Butroe eta Busturialdea taldeen artean. Uribe Butroek 378,50 puntu batu ditu, eta Busturialdeak 351.50, beraz, Uribe Butroe taldekoek egingo dute sariketan aurrera.

Aspaldi ez moduan, sariketa aurten Mungiara ere heldu da, eta publikoan Legarda eta Bentades ikastetxeetako ikasleak egon dira.

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

• 18 urtera artekoetan:

• Uribe Butroetik: Izaro Bilbao, Oier Errementeria eta Amets Zulueta
• Busturialdetik: Jokin Ansotegi, Ismael Aomar eta Olaia Cancelo

2019-03-13 BBK Mungia

• 24 urtera artekoetan:

• Uribe Butroetik: Txomin Aiartza, Aratz Errementeria eta Lurdes Ondaro.
• Busturialdetik: Asier Galarza, Koldo Gezuraga, Iker Uriarte.

2019-03-13 BBK Mungia

Gaurko saioko aurkezlea Ainhoa Urien izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Graxi Arregi eta Beñat Romerok osatu dute. Idazkari beharra Idoia Anzorandiak eta Ione Narbaizak egin dute.

BBK sariketako hurrengo kanporaketa bihar, eguenean, jokatuko da, Igorreko Arratia institutuan 11:30ean, Hego Uribe eta Arratia taldeen artean.

2019-03-13 BBK Mungia