Durangaldea taldea ere finalaurrekoetara sailkatu da

2020/03/04
Igorren jokatu da Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK Sariketako bigarren saioa Arratia eta Durangaldea taldeen artean. Azken honek lortu du finalaurrekoetarako txartela

Igorren jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako bigarren kanporaketa Arratia eta Durangaldea taldeen artean. Durangaldeak batu du puntu gehien, beraz, talde honek egingo du aurrera sariketan.

Saioa Igorreko Arratia institutuan jokatu da, eta bertako ikasleen babesa izan dute bertsolariek. 

2020-03-04 BBK Igorre

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

  • 18 urtera artekoetan:
    • Arratiatik: Izaro Mazo, Oier Mendiolagoitia eta Lur Olabarri
    • Durangaldeatik: Leire Vargas, Ander Sarriugarte eta Irune Basagoiti
  • 24 urtera artekoetan:
    • Arratiatik: Urko Iurrebaso, Unai Intxausti eta Amaiur Atxa
    • Durangaldeatik: Iruri Altzerreka, Ander Elorriaga eta Iker Maguregi

2020-03-04 BBK Igorre

Gaurko saioko aurkezlea Xabier Irakulis izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldizak, Ander Arrienek eta Beñat Romerok osatu dute. Idazkari beharra Idoia Anzorandiak egin du.

Datorren astean hurrengo kanporaketa biak jokatuko dira: 

Martxoak 9: 11:00etan, Mungian, Uribe Butroe-Hego Uribe

Martxoak 11: 10:30ean, Markina-Xemeinen, Uribe Kosta-Lea Artibai