Durangaldea eta Ipar Uribe neurtuko dira bihar bertsolari gazteen XXI. BBK sariketako finalean
Epaimahaiari dagokionez, Arkaitz Estiballesek, gaur egun Bizkaiko bertsolarien txapeldunak, Juanjo Respaldizak, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritza arduradunak, eta Gorka Intxaurbek, filologian eta bertsolaritzan adituak, osatuko dute. Gai jartzaile Bernardo Mandaluniz arituko da.
Bi talde finalistak, ohikoa denez, bi adin-mailatan zatituko dira eta honako bertsolari gazteok osatuko dituzte: Durangaldekoa Garoa Angiozarrek, Iruri Altzerrekak, Txaber Altubek, Aitor Bizkarrak, Ander Gerrikaetxebarriak eta Ane Alegriak. Ipar Uribekoan, berriz, Unai Mendiburu, Aitzol Muruaga, Paule Loizaga, Inazio Vidal, Peru Vidal eta Imanol Uria lehiatuko dira.
Bi talde finalisten artean 2.000 eurotik gora banatuko dira saritan, eta txapeldunak 1.260 eurotako lehen saria jasoko du. Bigarren sarituak 900 euro jasoko ditu eta 140 euroko saria izango du bizkaiera egokiena erabiltzen duen bertsolari gazteak.
BBK-k, Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin eta Bizkaiko Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatzen du lehiaketa hau. Lehen sailkatze probak ezin izan zituzten gainditu Busturialdeak, Enkarterrik eta Lea Artibaik. Finalaurrekoak, berriz, Durango eta Algortako institutuetan egin ziren, ehunka ikusle gazte zaratatsuren aurrean. Arratia eta Bilboaldea finalaren atarian gelditu ziren.
Bertsolarien harrobi ona
Zazpi talde ezberdinetan, Bizkaiko beste hainbeste eskualdetako 45 bertsolari gaztek esku-hartu dute BBK sariketearen XXI. edizioan. Azpimarratzekoa izan da hamalau bertsolari lehen aldiz igo dira oholtzara era honetako lehiaketa batean aritzeko. Datu honek erakusten du harrobi indartsua izan badela Bizkaiko bertsolari gazteen artean.
Izan ere, finalera iritsi diren bi eskualdeek, Durangaldeak eta Ipar Uribek, bertsolaritzan ibilbide oparoa egin dute dagoeneko, hein handi batean beren bertso-eskolek emandako bultzada garrantzitsuari esker. Eskola hauetan hazi eta hezitakoak dira, besteak beste, Igor Elortza, Unai Iturriaga edo Miren Amuriza bertsolariak, Durangaldeari dagokionez. Algortako bertso eskolan, aldiz, Fredy eta Xabi Paya, Jone Uria edota Arrate Illaro dira ezagunenetakoak.
Hain zuzen, Durangaldea eta Ipar Uribe dira lehiaketa honen finalera urte gehienetan iritsi diren taldeetako bi. Durangaldeak hiru alditan irabazi du BBK txapela eta sei bider Ipar Uribek, Lea Artibaiko taldeak adina.
AURREKO URTEETAKO IRABAZLEEN ZERRENDA
Urtea |
Irabazlea |
Bigarrena |
Bizkaiera egokiena |
Finalistarik gazteena |
1993 |
LEA ARTIBAI |
DURANGALDEA |
Haritz Lopategi |
Joseba Goienola |
1994 |
BUSTURIALDEA |
DURANGALDEA |
Haritz Lopategi |
Onintza Enbeita |
1995 |
BUSTURIALDEA |
DURANGALDEA |
Asier Legarreta |
Anartz Aranguena |
1996 |
LEA ARTIBAI |
BUSTURIALDEA |
Xabier Enbeita |
Gorka Ostolaza |
1997 |
LEA ARTIBAI |
BILBOALDEA |
Urtzi Urrrutikoetxea |
Xabier Paya |
1998 |
LEA ARTIBAI |
BILBOALDEA |
Ibon Ajuriagoieskoa |
Xabier Paya |
1999 |
IPAR URIBE |
BILBOALDEA |
Ander Ibarra |
Oihana Bartra |
2000 |
BUSTURIALDEA |
LEA ARTIBAI |
Eñaut Intxaurraga |
Amaia Jauregizar |
2001 |
LEA ARTIBAI |
IPAR URIBE |
Jon Rementeria |
Miren Ibarluzea |
2002 |
IPAR URIBE |
BUSTURIALDEA |
Iñaki Iturriotz |
Ander Elortegi |
2003 |
ARRATIA |
BUSTURIALDEA |
Miren Amuriza |
Jurek Zienkiewic |
2004 |
IPAR URIBE |
ARRATIA |
Oihana Bartra |
Jurek Zienkiewic |
2005 |
DURANGALDEA |
ARRATIA |
Oihana Bartra |
Miren Amuriza |
2006 |
DURANGALDEA |
IPAR URIBE |
Miren Amuriza |
Jone Uria |
2007 |
IPAR URIBE |
BUSTURIALDEA |
Eñaut Uruburu |
Imanol Uria |
2008 |
BILBOALDEA |
IPAR URIBE |
Amaia Uribe |
Imanol Uria |
2009 |
IPAR URIBE |
LEA ARTIBAI |
Xabier Iturraspe |
Josune Aramendi |
2010 |
LEA ARTIBAI |
IPAR URIBE |
Aitor Arrutia |
Josune Aramendi |
2011 |
IPAR URIBE |
LEA ARTIBAI |
Illart Gumuzio |
Aissa Intxausti |
2012 |
DURANGALDEA |
LEA ARTIBAI |
Naroa Loiola |
Txaber Altube |