Domekan jokatuko da Getxon Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa
Maiatzaren 22an jokatuko da Getxoko Fadura kiroldegian Bizkaiko Eskolartekoa.
Goizean, 10:00etan, idatzizko txapelketa egingo da lehenengo. Bizkaia osotik joango dira gazteak Getxora.
Horren ostean, 11:30ean, bat-bateko finala jokatuko da. Orain arte lau kanporaketa jokatu dira, eta hortik sailkatu dira gazteak finalera.
2016ko finalistak, hauek:
- Aritz Landeta (ALBE)
- Beñat Bilbao (Lilibertso Bertso Eskola)
- Bittor Altube (Durangoko Bertso Eskola)
- Eneko Barruetabeña (Durangoko Bertso Eskola)
- Gorka Pagonabarraga (Durangoko Bertso Eskola)
- Iruri Altzerreka (Berrizko Bertso Eskola)
- Txaber Altube (Durangoko Bertso Eskola)
- Unai Mendiburu (ALBE)
Eskolarteko bat-bateko finalean Olatz Larrinaga Caballero arituko da gai emaile beharretan. Epaimahaia, ostera, Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Beñat Romero Maguregik eta Joseba Santxo Uriartek osatuko dute.
Eskolarteko idatzizko eta bat-batekoak jokatu ostean, sari banaketa ekitaldia egingo da. Gero, bazkaria egongo da.
Arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko kanporaketa jokatuko da, Faduran bertan. Bertsoari lotutako egun bete-betea!