Deustun jokatu da gaur eskolarteko kanporaketa
Deustuko Mullerrenean jokatu da gaur Bizkaiko eskolartekoaren hirugarren kanporaketa.
Gaurkoan hamar gaztek kantatu dute eskolartekoan. Horietan puntu gehien batu dituena, Aritz Landeta ALBEko bertsolaria izan da.
Kantatu duten bertsolariak, hurrengoak izan dira:
- Pello Gerrika (Zornotzako Bertso Eskola)
- Iñaki Uriarte (Zornotzako Bertso Eskola)
- Xabi Olalde (Zornotzako Bertso Eskola)
- Irati Antepara (Deustuko Bertso Eskola)
- Unai Foruria (Deustuko Bertso Eskola)
- Eztizen Artola (Santutxuko Bertso Eskola)
- Uxue Elgorriaga (Santutxuko Bertso Eskola)
- Izaskun Manero (Santutxuko Bertso Eskola)
- Irene Ezkurra (ALBE)
- Aritz Landeta (ALBE)
Saioak, atal bi
Kanporaketa guztietan moduan, gaurkoan ere atal bi eduki ditu saioak.
Lehenengo atalean, hurrengo ariketak egin dituzte gazteek:
- Berba bati bertso bat, gehienez, hamarreko handian.
- Lau oinak emanda, bertso bat osatu.
- Zortziko handian, bina bertso.
Bigarren atalean ostera, sailkatu diren bertsolariek hurrengo ariketeri erantzun behar izan diete:
- Zortziko txikian, bina bertso.
- Bakarka, gai bati bertso bat, gehienez hamarreko handian.
Gaurkoan bigarren atalera pasatu diren bertsolariak, hurrengoak izan dira:
- Aritz Landeta
- Irati Antepara
- Irene Ezkurra
- Izaskun Manero
Horietatik Aritz Landetak lortu du puntu gehien batzea, eta horregatik, maiatzaren 22an Getxon jokatuko den Eskolarteko finalean kantatuko du getxoztarrak.
Gaurko saioan Ander Elortegi aritu da gai emaile beharretan. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Jurgi Fuentesek, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik.
Eskolarteko Txapelketaren azken kanporaketa bihar jokatuko da, Elorrioko Txintxirri ikastolan, 15:00etan.
Sailkapena:
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak lau kanporaketa edukiko ditu. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da maiatzaren 22an Getxon jokatuko den finalera. Finala osatzeko beste lau bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.