"Oinak buruan" Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa; datorren astean izango dira kanporaketak

2015/05/13
Finala ekainak 6an, Igorreko Kiñu gaztetxean, izango da. Datorren asteko kanporaketek erabakiko dute ze bertsolarik kantatuko duten finalean.

Bat-bateko kanporaketak

Bizkaiko "Oinak buruan" eskolarteko bat-bateko txapelketa 15-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. 

Lau kanporaketa egingo dira datorren astean, eta hauetan erabakiko da zein izango den ekainaren 6an, Igorreko Kiñu gaztetxean, abestuko duen zortzikotea.

               

Kanporaketen data eta lekuak:

 

Kanporaketetan egin beharreko ariketak:

Kanporaketetan, parte hartzaileek egin beharreko lana bi fasetan bereiztu da. Lehen fasean:

  • Berba bat gaitzat emanda bertso bat abestu beharko dute, gehienez hamarreko handian.
  • Lau oinak emanda, bertso bat bota beharko dute.
  • Ofizioka bina bertso abestu beharko dituzte zortziko handian.

Ondoren, ordura arteko lan puntuatuena izan duten, gehienez, sei bertsolarik ekingo diote bigarren fasean kantatzeari:

  • Ofizioka zortziko txikian bina bertso bota beharko dituzte.
  • Gai bati erantzunez bertso bat osatu beharko dut, gehienez, hamarreko handiko neurrian.


Idatzizko kanporaketak

Ekainaren 6an, bertso idatzien finala ere izango da Igorren. Bizkaia osoko 240 gaztetxo inguru batuko dira Kiñu gaztetxean.

Horretarako, Uribe kostako ikastetxeetan joan zen astean hasi ziren idatzizko sariketaren kanporaketak egiten. Bertsolaritza ikasleak eta bertso eskolako kide ugari batu ziren lehen kanporaketa honetan. Finala, esan bezala, Igorren izango da ekainaren 6an.