Busturialdea taldeak irabazi du XXVIII. BBK Sariketako lehenengo kanporaketa

2020/03/03
Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean jokatu dute Busturialdea eta Enkarterri/Ezkerraldea taldeek aurtengo BBK sariketako lehenengo kanporaketa, eta Busturialdea taldeak egin du aurrera sariketan.

Barakaldon jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehenengo kanporaketa Busturialdea eta Enkarterri/Ezkerraldea taldeen artean. Busturialdeak Enkarterri/Ezkerraldeak baino puntu gehiago batu dituenez, aurrera egin du sariketan.

2020-03-03 BBK Barakaldo

Lehenengoz heldu da BBK Sariketa Barakaldora eta publikoan Barakaldoko San Juan Bosco, Ibaibe, Mukusuluba eta Zuazo ikastetxeetako ikasleak egon dira. Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

  • 18 urtera artekoetan:
    • Busturialdetik: Malen Aretxaga, Jokin Ansotegi eta Ismael Aomar
    • Enkarterri/Ezkerraldetik: Ane Pico, Koldo Villanueva eta Iker Portillo 
  • 24 urtera artekoetan:
    • Busturialdetik: Koldo Muniz, Janire Arrizabalaga eta Koldo Gezuraga
    • Enkarterri/Ezkerraldetik: Asier Alcedo, Ander Ucelay eta Leire Portugués

 2020-03-03 BBK Barakaldo

Gaurko saioko aurkezlea Jon Martínez izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldizak, Ander Arrienek  eta Beñat Romerok osatu dute. Idazkari beharra Idoia Anzorandiak egin du.

BBK sariketako hurrengo kanporaketa bihar jokatuko da, Igorreko Arratia institutuan 11:30ean, Arratia eta Durangaldea taldeen artean.

2020.03.03 BBK Barakaldo