Busturialdea taldeak irabazi du XXIX. BBK Sariketaren laugarren kanporaketa
Bilbon jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren laugarren kanporaketa Hego Uribe eta Busturialdea taldeen artean. Busturialdeak batu ditu puntu gehien, beraz, talde honek egingo du sariketan aurrera.
Bilboko Urretxindorran izan da saioa eta bertako ikasleak izan dira entzule. Oso giro onean egindu aurrera gaurko saioak.
Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:
18 urtera artekoetan:
- Hego Uribetik: Haizea Telleria, Maddi Askaiturrieta eta Ixone Asategi
- Busturialdetik: Aitzol Unzueta, Ismael Aomar eta Jokin Ansotegi
24 urtera artekoetan:
- Hego Uribetik: Peio Molinuevo, Unai Foruria eta Txaber Altube
- Busturialdetik: Janire Arrizabalaga, Koldo Gezuraga eta Koldo Muñiz
Gaurko saioko aurkezlea Arkatiz Estiballes izan da eta epaimahaia Beñat Romerok, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharra Idoia Anzorandiak egin du.
Gaurko saioarekin amaitu dira Bertsolari Gazteen XXIX. BBK sariketaren kanporaketak eta azaroaren 15ean hasiko dira finalaurrekoak. Lehenengoa Abadiñon jokatuko da Uribe Kosta eta Uribe Butroe taldeen artean eta bigarrena azaroaren 17an izango da Gernika-Lumon Lea Artibai eta Busturialdea taldeen artean.
Finala azaroaren 29an izango da 18.00etan Bilboko Sala BBKn, finalaurreko bakoitzeko irabazleen artean.