Busturialdea taldea irabazle BBK Sariketako lehenengo kanporaketan

2016/02/17
Igorreko Kultur etxean jokatu dute saioa Arratiako eta Busturialdeako taldeek; bigarren kanporaketa datorren martitzenean izango da, Durangon.

Gaur hasi da aurtengo BBK Sariketa Igorren. Gaurkoan, Arratiako eta Busturialdeko taldeak aritu dira kantuan, Igorreko institutuko ikasleen aurrean. Irabazlea, 438.50 puntugaz, Busturialdea taldea izan da; 336 puntu lortu ditu Arratiak.

2016-02-17 Igorre. BBK sariketa

Bertsolariak:

  • 18 urtera artekoetan, Busturialdekoen taldean Julen Carrion, Beñat Bilbao eta Lurdes Ondaro aritu dira; Arratiako taldean, ostera, June Iruarrizaga, Paule Corbacho eta Aritza Orue.
  • 24 urtera artekoetan, Arratia taldean Lur Ziarrusta, Irati Astondoa eta Asier Galarza aritu dira; Busturialdetik, ostera, Aitor Etxebarriazarraga, Unai Agirre eta Mikel Retolaza.

Gaurko saioko aurkezlea Olatz Larrinaga izan da eta epaimahaia Alaitz Etxanobe, Miriam Juaristi eta Leire Etxebarriak osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Ione Narbaiza ibili da. 

2016-02-17 Igorre. BBK sariketa

Lehenengo kanporaketa irabazita, bigarren fasera pasatuko da Busturialdea taldea. Martxoaren 2an izango du Busturialdeak finalaurrekoa, 2. kanporaketako irabazlearen kontra, Arratzuko Barrutialde BHI ikastetxen.

2016-02-17 Igorre. BBK sariketa

BBK sariketako igarren kanporaketa datorren martitzenean, otsailaren 23an, jokatuko da, Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan, 12:00etan.