Busturialdea eta Hego Uribe, oholtzara
2016/03/18
Gaur jokatuko da BBK Sariketaren finala Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etatik aurrera; sarrera doakoa izango da.
Otsailaren 17ean hasi eta Bizkaiko eskualdez eskualde ibili ostean, gaur helduko da azken saioa XXIV. BBK Bertsolari Gazteen Sariketa.
Aurten finalera heldu diren taldeak Busturialdea eta Hego Uribe izan dira. Bilboko Kafe Antzokian jokatuko da finala, gaur, iluntzeko 7:00etan. Sarrera doakoa izango da.
Guztira 12 bertsolarik parte hartuko dute finalean. Betiko moduan, lehenengo, 18 urtera artekoek egingo dute bertsotan; horien ostean, 24 urtera artekoen txanda izango da. Sei eta sei ariko dira maila bakoitzean.
Animatu eta etorri finalarekin gozatzera!